“Doctor en Alaska” berrikusiz

Maiatzak 02, 2009

Estimatzekoa da DVDei esker garai bateko telesail zaharrak berriro ikusteko aukera izatea. Nostalgiak eramaten gaitu batzuetan haiek erosi eta berrikustera, eta litekeena da, gure memoriaren traizio edergarria medio, tarteka zaputzaldi galantak hartzea ere. Ez zait halakorik gertatu “Doctor en Alaska” (Northern Exposure) telesaila berbisitatu dudalarik. Alderantziz, oroitzen nuena baino are hobea iruditu zait. Espainiako Telebistako bigarren katean ordu txikietan ematen zuten hura telesail erabat literarioa zen akordua banuen ere, berrikustean ohartu naiz oroitzen nuena baino literarioagoa dela: ipuinez, ahozko tradizioarekiko zordun diren istorio harrigarriz eta fabulaz beteriko telesail honetan, etengabeak dira sorkuntza prozesuari, zinemari, arteari eta literaturari egindako keinuak. Pertsonaiak trebeki daude eraiki eta pentsatuak, judutar leinuko... Gehiago irakurri

Nip/Tuck

Apirilak 04, 2009

Harrapatuko zenuten inoiz edo behin McNamara eta Troy kirurgilarien telesaila ETB2 katean. Ez digute erraz jartzen, egia: igande gauetan ematen ari dira orain, banpiruen orduan. Zirujau estetiko hauen lehen denboraldia iragarri zigutenean, dardarka hasi ginen: itxura fisikoaren goreste eta eraldaketa artifizialaren gorazarre bat izan zitekeen, bai baitzen garaitsu hartan lehiaketako irabazleari titi pare silikonazkoa oparitzen zion reality show guztiz apasionante bat. Oker geunden, ordea. Ez zuen honek harekin zerikusirik. Nip/Tuck ez da moda pasareletako ereduaren mundu axalekoa ustiratzen duen telesaila. Telesail honetako irudiak ikusi ondoren, nekez joango da inor animoso-animoso kirofano batera sudurra zuzentzera. Edertasuna adina edo gehiago agertzen da telesail honetan itsuskeria, orbana, pitzadura, aurpegi josia, azal ebaki ubela, gantzaren dilinda, zahartzaro... Gehiago irakurri

Gau bat Baconekin

Otsailak 07, 2009

Azken urteotan hedatu den joera da: margolari handi baten erakusketa inauguratzen den aldiro, egunkariko argazkilariak giza-kontrastea bilatzen du, ikuslearen soslaia, bisitariaren begirada, koadroari testuinguru bat ematen dion giza figura anakronikoaren kontrapisua. Garai batean pintore horren koadro esanguratsuren batek bereganatuko zuen protagonismoa bete-betean, baina jada ez:  hari gutxi iritziko balio bezala, koadroarekin batera, hura ikustera etorri den norbait ehizatzen du guretzat argazkilariak. Ikuslearengana, bere begiradara aldatu da atentzioaren fokoa. Horrela, prentsako argazkietan, XXI. mendeko ama-alabak ikusi ditugu Velazquezen koadro baten aurrean makurturik –alabak bideo-joko bat du esku artean, amak Gucci poltsa–; ikusi ditugu museoetako gidari uniformedunak jende saldoa leziatzen; zaindariak artelanak zaintzen; ikusi ditugu... Gehiago irakurri

Iragazkortasunaz

Urtarrilak 11, 2009

Bizilagunak gorrotatzea da errazena. Batez ere zurezko etxeetan. Ozen mintzatzen direlako, bachata gogaikarri hori jarrita dantza egiten dutelako goizeko ordubietan; haien zakurrek zaunka eta intziri egiten dutelako desorduetan, ez dakitelako auzoek danbatekorik eman gabe aterik ixten. Bi buelta ematen dizkiolako bakoitzak bina sarrailari, zartailuz jota bezala. Lapurretara etorrita ere... tipulinen ordez diamanteak bagenitu legez hozkailuetan gordeta! Eta, egiaz, daukaguna dira: paperezko paretak –teloiak apenas– eta bizilagunei nahi eta nahi ez entzun beharreko sesioak (bikoitzak batzuetan: beti da gurean ikuslearen eguna –entzulearena, hobe esan–). Auzoen bozak badu kontzientziaren ahotsarekin parekotasunik. Oihartzun gertu horiek, nondik datoz? Egurrezko zutabeetan gora ala lurretik? Goiko solairutik ala albokotik? Ondoko ezkaratzetik ala norberarenetik?... Gehiago irakurri