Ezkontza baterako kantuak

20 de Noviembre 2010

Tesi baterako eman lezake ezkontzetan jartzen den musikak. Otorduaren osteko festako kantuez ari naiz, jakina, nahiz eta zeremoniaren baitako Ave Mariek eta bertso sortek ere soka luzea ekarriko luketen. Deigarria da, esate baterako, Galizian galizieraz zein kantu gutxi jartzen dituzten, bai eta, oro har, belaunaldikide bat Madrilen ezkontzen delarik, movida ospetsutik haiek salbatu dituzten kantuen zerrenda gurea baino askoz luzeagoa dela ikustea ere: Leño eta Mamá bezalako taldeak nekez jarriko genituzke gurean (Los Inhumanos, Hombres G eta Alaska geure subkontziente emotibo-ganberroan ongi finkatuta egon arren). Demagun hiru ezkontzatan izan naizela oso denbora gutxian, eta hirutik hirutan entzun dudala kantu bat, berdin Galizian zein Donostian (Shakira eta Michael Jackson aurrikusgarriak aparte utzita). Zein ote? Harrigarri samarra izan arren, Sarri sarri da... Leer más

Mad Men

11 de Octubre 2010

Jaso dituen Emmy sariak dira gutxienekoa,  Mad Men da AEBetako fikzioaren itsasargi berria. Tximinia berria esan behar genuke agian, tabakoaren keak bertan duen presentzia demasekoa ikusita. Noizbait lehertu behar zuen nikotina erreprimitu horrek guztiak. Telesail honek mendekua hartzen die debeku guztiei. Apenas dagoen sekuentziarik zigarro bat pizten ez dutenik eta ez dira bi minutu pasatzen pertsonaietako batek bere buruari ipurdi zabaleko edontzian pattar txorrotada luzea atera gabe (bizioak uzteko trantzean zaudetenok, ez inguratu). Ipurdi zabalez mintzo garen honetan, bestalde, ez dira edontzietakoak bakarrak: Joan idazkariaren papera jokatzen duen Christina Hendricksek, desira kolektiboaren subjektu berri bilakaturik, zoratzen dauka mass-media eta dantzan darabiltza heterosexual zein homosexual amerikarrak –bada Cher berria bataiatu duenik–.  Baina ez dira aldizkari friboloak... Leer más

Kristalezko hiria

01 de Agosto 2010

Zuri-beltzean eta dotore ekarri zuten City of Glass (1985) eleberria irudietara Paul Karasik eta David Mazzucchelli marrazkilariek. Irakurleak esku artean duen nobela grafiko honek 1994an ikusi zuen lehen aldiz argia, eta bide oparoa egin du geroztik. Besteak beste, XX. mendeko ehun komikirik onenen artekotzat hautatu zuen Comics Journal aldizkariak. Paul Austerren sona eta bilakaera aski ezagunak dira gure artean, eta David Mazzucchelli ere ez da hutsaren hurrengoa komikizaleentzat: Frank Millerrekin egindako elkarlanari esker egin zen ezagun (Batman: Year One eta Daredevil: Born Again); hainbat urtetan Marvel bezalako etxeetan lan egin ondoren, utzi egin zituen super-heroiak, egitasmo pertsonalagoak egiteko askatasun egarriz. Paul Karasik ez da, beharbada, hain ezaguna: Will Eisner eta Art Spiegelman izan zituen irakasle New Yorkeko SVA (School Of Visual Arts)... Leer más

Gidoilarien gurua

19 de Junio 2010

Duela zenbait aste, gidoilarien gurua, Robert McKee izan genuen Bilbon bisitan. Jakinmina handi samarra zen profesioko jendearen artean, baina ezin esan erabat ase gintuenik. Robert McKeek zortzi orduz hitz egin zuen Bilboko EITBren egoitzan, berrehuna euro ordaindu genuen berrehun inuxenteren aurrean: telebistaren etorkizuna ardatz izatea espero zen, baina McKeek –amerikar petoa dela argitu beharrik ba al dago?– bere liburuaren bariazioak (gazteleraz El guión; biblia laranja hori) besterik ez zituen ekarri. Puntuala eta jenio bizikoa izatearen ospea zuen, eta horretan ez zuen hutsik egin, esku-programa haizagailu gisa astintzen zuen entzule bat lotsarazi baitzuen, besteak beste, gurua distraitzen zuen aitzakian. Eskenaratzeaz ikasi genuen zerbait, zierto: taburete bat eta bulegoko larruzko aulki erosoa txandakatu zituen oinez ibiltzeaz nekatu zenean, late-showetako katilua eskuan... Leer más