Mehldau versus Mehldau

22 de Julio 2009

Gaueko lanak amaituta, musikari gazteak elkartzen dira goizeko ordubietan West Villageko Corner Bistron, Manhattango jazz jukeboxik onenetakoa duen tabernan. 1989ko neguan gaude eta musikari horietarik bat da Brad Mehldau, artean hogei urte eskas. Garagardoa edan, libra erdiko hanburgesak jan eta musikaz mintzatzen dira. Joko inozo samar bat dute hizketarako aitzakia: izen edo deitura bereko musikarien izenak bote-lasterrean jaurti eta bien artean onena zein den deliberatzen dute, biek ala biek musika-tresna edo estilo bera jorratzen duten batere kontutan hartu gabe. Wynton Kelly ala Wynton Marsalis? Sonny Stitt ala Sonny Rollins? Elvin Jones ala Joe Jones? Eztabaidak sutsuak dira, ezin grinatsuagoak. Azken hatsa eman berri duen Jazz Times aldizkarian berritzen zuen Mehldauk pasadizoa, bai eta Kierkegaard aipatu ere joko friboloaren salagarri: “Jokoa zentzugabea... Leer más

Jerry Seinfeld eta autofikzioa

04 de Julio 2009

Jerry Seinfeld, Woody Allen legez, Stand Up Comedy jeneroak ezagun egin zuen komediantea da. Stand Up komedia(umoregile bat zutik, bakar-bakarrik, eguneroko bizitzarekin lotutako pasadizo labur barregarriak aletzen), New York iparraldeko Catskills mendietako hoteletako tabernatan sortu zen, larunbat arratsetan komunitate judutarra entretenitzen zuten aktoreen bakarrizketa zorrotz eta sarkastikoak boladan jarri zirenean. Handik Manhattanera hedatu ziren, eta Manhattanetik mundura.

Jakina da AEBetako gizartea trebea dela edozein produktu masiboki merkaturatu aitzin irtenbide komertzialak aldez aurretik neurtzeko sistemak asmatzen, eta horren adibide da zutikako komedia mota hau: klubetako entzulegoa probaleku aparta zen umorearen eltzea sutan jartzeko. Zuzeneko publikoaren azterketa gainditurik (kasu honetan antzerkia baino askoz ere merkeagoa zena: hitza da bakarlari... Leer más

“Doctor en Alaska” berrikusiz

02 de Mayo 2009

Estimatzekoa da DVDei esker garai bateko telesail zaharrak berriro ikusteko aukera izatea. Nostalgiak eramaten gaitu batzuetan haiek erosi eta berrikustera, eta litekeena da, gure memoriaren traizio edergarria medio, tarteka zaputzaldi galantak hartzea ere. Ez zait halakorik gertatu “Doctor en Alaska” (Northern Exposure) telesaila berbisitatu dudalarik. Alderantziz, oroitzen nuena baino are hobea iruditu zait. Espainiako Telebistako bigarren katean ordu txikietan ematen zuten hura telesail erabat literarioa zen akordua banuen ere, berrikustean ohartu naiz oroitzen nuena baino literarioagoa dela: ipuinez, ahozko tradizioarekiko zordun diren istorio harrigarriz eta fabulaz beteriko telesail honetan, etengabeak dira sorkuntza prozesuari, zinemari, arteari eta literaturari egindako keinuak. Pertsonaiak trebeki daude eraiki eta pentsatuak, judutar leinuko Joel Fleischmann... Leer más

Nip/Tuck

04 de Abril 2009