Izan Amish

Abuztuak 29, 2009

Anton Txekhovek, gizakiak hiru bide ezberdin zituela aipatzen zuen: “eskuinekoa hartuz gero, otsoek jango zaituzte; ezkerrekoa hartuz gero, zerorrek jango dituzu otsoak; erdikoa hartzen baduzu, ostera, zeure burua irentsi beharko duzu”. Yahooko chat zerbitzuak, beste hiru modutan klasifikatzen du zibernauta: available, busy, invisible. Norberak aukeratu behar hiru  horien artean: autoerretratua egitearen pareko ariketa. “Available” klikatuz gero, irekitasun bat adierazten dugu, jendetasuna eta eskuragarritasuna, baina nahas daiteke baita ere halako erruki eta mimo eskaera desesperatu batekin ere: “Hel niri! Idatz iezadazu, arren!”. “Busy” aukera da hiruen artean arbuiagarriena, dena den: “hor nago, baina eskuraezin”... Teknika hori, film beltzetan barratik destainaz begiratzen ziguten neska zangoluze distantearen parekoa da, beren burua nabarmendu nahi... Gehiago irakurri

Bye bye, Jacko

Uztailak 25, 2009

Denbora neurtzeko era bat da tango zaharraren hitzei kasu egin eta “hogei urte ez dira ezer” esatea, eta denbora neurtzeko beste era bat da esatea: “aspaldian, gazte eta berdeak ginela, eta Michael Jackson beltza artean”. Ez nintzen ni hamar-hamabi urterekin Otis Redding entzuten zuenetarik. Hori beranduago izango zen. Otis Reddingengana Stevie Wonderrek eraman ninduen. Stevie Wonderrengana Michael Jacksonek. Van McCoy, Diana Ross, Marvin Gaye, Etta James, Solomon Burke, Bobby Womack... Zintzoki esan behar dut: musika beltzera sartzeko atea izan zen Jackson. Kirol oinetako zuriak janzten genituen, break dancearen garaiak ziren: zoruan marmol puska bat zuen edozein etxe-atari bilakatzen genuen dantzaleku. Orpoaren gainean ziba bat bezala jiratu eta atzeraka oinez ibiltzen saiatzen ginen. Horregatik liluratu gintuen beharbada Michael Jacksonek: aurrerantz zihoan itxura egin... Gehiago irakurri

Mehldau versus Mehldau

Uztailak 22, 2009

Gaueko lanak amaituta, musikari gazteak elkartzen dira goizeko ordubietan West Villageko Corner Bistron, Manhattango jazz jukeboxik onenetakoa duen tabernan. 1989ko neguan gaude eta musikari horietarik bat da Brad Mehldau, artean hogei urte eskas. Garagardoa edan, libra erdiko hanburgesak jan eta musikaz mintzatzen dira. Joko inozo samar bat dute hizketarako aitzakia: izen edo deitura bereko musikarien izenak bote-lasterrean jaurti eta bien artean onena zein den deliberatzen dute, biek ala biek musika-tresna edo estilo bera jorratzen duten batere kontutan hartu gabe. Wynton Kelly ala Wynton Marsalis? Sonny Stitt ala Sonny Rollins? Elvin Jones ala Joe Jones? Eztabaidak sutsuak dira, ezin grinatsuagoak. Azken hatsa eman berri duen Jazz Times aldizkarian berritzen zuen Mehldauk pasadizoa, bai eta Kierkegaard aipatu ere joko friboloaren salagarri: “Jokoa... Gehiago irakurri

Jerry Seinfeld eta autofikzioa

Uztailak 04, 2009

Jerry Seinfeld, Woody Allen legez, Stand Up Comedy jeneroak ezagun egin zuen komediantea da. Stand Up komedia(umoregile bat zutik, bakar-bakarrik, eguneroko bizitzarekin lotutako pasadizo labur barregarriak aletzen), New York iparraldeko Catskills mendietako hoteletako tabernatan sortu zen, larunbat arratsetan komunitate judutarra entretenitzen zuten aktoreen bakarrizketa zorrotz eta sarkastikoak boladan jarri zirenean. Handik Manhattanera hedatu ziren, eta Manhattanetik mundura.

Jakina da AEBetako gizartea trebea dela edozein produktu masiboki merkaturatu aitzin irtenbide komertzialak aldez aurretik neurtzeko sistemak asmatzen, eta horren adibide da zutikako komedia mota hau: klubetako entzulegoa probaleku aparta zen umorearen eltzea sutan jartzeko. Zuzeneko publikoaren azterketa gainditurik (kasu honetan antzerkia baino askoz ere merkeagoa zena:... Gehiago irakurri