Momotaro

Arte liburuak Kamishibai teknika japoniarrari jarraiki, Momotaro, ipuin tradizionala berrikusten duen erakusketa, Judas Arrietaren ilustrazioekin. Tabakalerako Kutxa Kultur espazioan erakusketa egiteaz gain, egutegi itxurako liburuska argitaratu zen 2016an.

Kamishibai (japonieraz, “paperezko antzerkia”), ipuinak kontatzeko modu bat da. Horretarako, marrazki lamina sorta bat baino ez da behar: sortako lamina bakoitzak irudi bat du alde batean eta testua bestean. Kontalariak hiru ateko euskarri batean –butai izeneko antzokitxo eramangarrian– jartzen ditu laminak eta banan-banan erakusten dizkie irudiak ikus-entzuleei, istorioa kontatzen duen bitartean.

Herririk herri mugitzen ziren gozoki saltzaileak ei daude kamishibaiaren jatorrian. 1920ko hamarkadaren amaierako krisi ekonomikoaren erdian, bizikletaz Tokioko auzoetara iritsi, karraka baten zaraten bidez haurrak erakarri, eta ipuina kontatu ostean, haurrak artean liluraturik zeudela, errazago saltzen omen zituzten litxarreriak.

Harkaitz Cano
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia on bat eskaintzeko.

Hauek webguneak funtzionatzeko beharrezkoak diren cookieak barne hartzen dituzte, baita helburu estatistiko anonimoetarako, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko edo eduki pertsonalizatua bistaratzeko soilik erabiltzen diren beste batzuk ere. Zuk erabaki dezakezu zein kategoria onartu nahi dituzun. Kontuan izan, zure ezarpenen arabera, webguneko funtzio batzuk balitekeela erabilgarri ez egotea.

Zure cookie-n lehentasunak gorde dira.