November 10 2026 News Tv&kino

ZINEBIn estreinatuko da "Zine izarak" bideo-entsegua

Lehortzen jarritako arropa, zintzilik ipinitako izarak. Biek ala biek dute erakarmen indarra, mundu intimoaren eta espazio publikoaren arteko mugan. Zer pentsatzen du Sofia Lorenek Una giornata particolare filmean trapu adabakituak zintzilikatzen dituen bitartean? Ez ote dira zine izarak pantailen barruko pantailak? Zergatik irudikatu izan dira mamuak izaraz estalita? Badute eszena horiek zeluloidezko gramatika sekretuan ikono bihurtzeko adinako indarrik? Erri de Luca idazleak kontatzen digunez, lehen proiektore ibiltariak herri ttipietara heltzen hasi zirenean, “izarako endredoa” (L’imbroglio nel lenzuolo) izendatu zuten italiarrek arte diziplina berri hau. Izenda liteke hobeto zinema? 

Beste asko bezala, koaderno zuri batean hasi zen egitasmo hau: bertan apuntatu genituen bi hamarkada luzez filmetan agertzen ziren izarak, istorioan funtzio zehatz bat betetzen zutelakoan. Geroago, berdin egiten hasi ginen pertsonaia bat arropa zintzilikatzen ikusten genuenean... Azkenik, Donostiako Tabakalerako Zine eta Ikus-entzunezko laborategian landu genuen materiala, Tabakalerak Elías Querejeta Zine Eskolarekin elkarlanean sustatutako sorkuntza lantegi batean. Esperimentu horren emaitza den bideo-entsegu sailkaezin hau ZINEBI jaialdian estreinatuko da azaroaren 25ean. 

Harkaitz Cano
This website is using cookies to provide a good browsing experience.

These include essential cookies that are necessary for the operation of the site, as well as others that are used only for anonymous statistical purposes, for comfort settings or to display personalized content. You can decide for yourself which categories you want to allow. Please note that based on your settings, not all functions of the website may be available.

Your cookie preferences have been saved.