Baietz etzi itzuli

21 November 2014

Dibisa atzerritarrak eurotara aldatzen saiatzea bezala da itzultzea: txanpon txiki gogaikarriak zenbatu beharra dago, inoiz ez digutelako zifra biribilik itzultzen. Itzulezinak dira hitzak, baiki, baina ez dugu horregatik amore emango: demagun, bat aipatzeagatik, ingelesezko stocking. Media omen gaztelaniaz, baina nire iritzia jakin nahi baduzue, media bat ez da stocking erdira ere iristen. Euskaraz askoz okerragoa da, hala ere,  galtzerdi ematen baitu hiztegiak stocking-en baliokide. Silk stocking, honenbestez, “zetazko galtzerdi” litzateke. Barkatu, baina urrundik ere ez da gauza bera. Lekutan dago inori galtzerdia orkatiletik kentzea edo izterretik stocking bat eranztea. Itzulpen egokia, hitzen zehaztasuna, inportantea da libidoa bere lekuan mantentzeko. 

Bidaia luzea egiten dute berbek batzuetan, esan gabe doa. Bizzarro hitzak, adibidez, ausarta esan nahi du... Read more

Poeta osoa, poeta pitzatua

04 October 2014

Duela 40 urte, 1974ko urriaren 4an, bi vodka edan, hirugarren bat eskuan hartu, eta bere amaren larruzko jaka luzea soinean, etxeko garajean giltzapetu zen AEBek eman duten poetarik handienetako bat. Cougar auto gorriaren bolante aurrean jarri eta motorra piztu zuen gero. Baina ez motorra bakarrik –eta xehetasun hau ez da hutsala–, irratia ere bai. Anne Sextonen amaiera lazgarriaren teatraltasunak laburbiltzen du bere bizitza. Adikzioa, alaba ere baden amaren larru babestailea, abiaduraren poz bizia, bere buruko ahotsak tapatzeko irratia. Musika oso ozen jartzeak baretu egiten omen zituen bere zentzuak, lasaiago idazten laguntzen zion. Anne Sexton poeta laudatua, buruko eritasunak ezin gainditurik, bere urtebetetze egunaren inguruan saiatzen zen bere buruaz beste egiten. Oraingoan ez zuen hutsik egin. Berrogeita bost urte zituen. “Zure Jainkoa zure idazmakina... Read more

Gidoiak doitzen

18 April 2014

Ari dira, apurka-apurka, gidoigileak euren burua ezagutarazten: David Simon, Aaron Sorkin, Lena Dunhan, Charlie Kaufman... jada ez dira ekoizleen esanetara lan egiten duten artisauak, kontagintza irauli duten egileak baizik. Elkarren oso ezberdinak izanagatik, denek konpartitzen dute zerbait: arriskuak hartzen dituzte, traizio egiten diote gidoiaren esku-liburu ortodoxoari eta euren istorioak kontrolatzen dituzte. Spike Jonze, Being John Malkovich eta Adaptation filmekin harritu gintuen zuzendariak, jatorrizko gidoirik onenaren saria jaso du aurten Her filmari esker. Aurrekoak baino gozoago den komedia ekarri digu oraingoan: bere sistema eragilearen ahotsarekin maitemintzen da Joaquin Phoenixen pertsonaia.  Ez zaigu batere zientzia fikziozko egiten, protagonistak eskuko telefonoaren bidez mundua liseritzen duen gizartea geurea baita eta ez etorkizunekoa.... Read more

Zazpi aldiz Panero

22 March 2014

BAT. Coca-cola eta tabakoa ei ziren bere erregaiak, baina zin egingo nuke orduko hartan ardoa zela, ardoz betetzen ziotela kopa ETB2ko programa hartan egin zioten elkarrizketan, aurkezle izutuaren kontraplanoa baliatzen zutela kopa hura behin eta berriro betetzeko, trago bakarrean hustu orduko –horra mirakulua– berriro ere beterik agertzen baitzen. Duela urte asko izan zen hori, ez dut Youtuben topatu eta ezta nahieran ere. Baina nire VHS memorian iltzatuta daukat. Ia ziur ETB2ko gaueko magazine batean izan zela, literatura ez baizik eta freak jendea saritzen duten programak bai baitzeuden orduan ere. Aurkezleak opari bat ekarri zion Leopoldo Maria Panerori –libreta bat edo halakoren bat– eta honek mespretxuz baztertu zuen, batere estimaziorik gabe. Hurrengo planoan aurkezle zurbilak listua irentsi zuen. Eta hurrengoan Panerok kopa hustu. Ematen zizkion... Read more