Lesterren logika

2006
Editorea: Elkar 
Urtea: 2006
ISBN: 84-9783-436-4
Orrialdeak: 112

Ilustrazioak: Antton Olariaga

Pasadizo laburrez osatzen ditu Lesterrek bere pentsamenduak. Hausnarketa sakonak (beldurrak, heriotza, laguntasuna) edo uste subjektiboagoak (iritziak eta bitxikeriak). Lester mutil serioa da, azkarra, logika berezia baliatzen du mundua ulertzeko baina lirikoa ere bada, irudi iradokitzaileak sortzen ditu, kontu intimoak edo lirikoak zuzenean jaurtiz, umoretsuak batzuetan, gordinak besteetan. Egitura berritzailea, argumenturik gabekoa: 32 mikroipuin autonomo hauek haurraren ahotik zuzenean ezagutzen ditugu. Bera narratzailea izanda batzuetan poeta txikia bihurtzen da. Olariagaren marrazkiak komiki ukituaz, primerako osagarriak dira. Asun Agiriano Altuna