Fakirraren ahotsa

Narratiba Euskaraz

Editorea: Susa 
Urtea: 2018
ISBN:  978-84-17051-22-8
Orrialdeak: 344

Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta, trukean, inoren arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin kantagintza konprometituta besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasten denean. Garai horretan jasoko du bigarren larru izango duen goitizena: Fakirra. 

Baina ahotsa urteekin legez, aldatuz joango da bere ikuspegia, bai eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan luzatzen den nobela hau, sortzailearen hauskortasuna, musikaren ahalmen katartikoa, bizitza bohemioa eta denboraren igaro lasterra bezalako gaiei buruzko hausnarketaz betea eta errealitateari maileguan hartutako pasarte eta pertsonaiez josia. Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra; minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zer dauka, ordea, esateko? Zein da bere benetako ahotsa? 

Kritikaren saria
Nafarroako liburu-saltzaileen saria 

Harkaitz Cano
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia on bat eskaintzeko.

Hauek webguneak funtzionatzeko beharrezkoak diren cookieak barne hartzen dituzte, baita helburu estatistiko anonimoetarako, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko edo eduki pertsonalizatua bistaratzeko soilik erabiltzen diren beste batzuk ere. Zuk erabaki dezakezu zein kategoria onartu nahi dituzun. Kontuan izan, zure ezarpenen arabera, webguneko funtzio batzuk balitekeela erabilgarri ez egotea.

Zure cookie-n lehentasunak gorde dira.