Martin Zalakain

Emanaldiak

Martin Zalakain, Urbia izeneko herri asmatu bateko gazte euskaldun bat da. Mutiko bihurria, ama galdu ondoren Migel Tellagorri ostalari zaharrak heziko duena. Martinek gorroto du Carlos Ohando, herriko jauntxoa, bere arreba Iñasiz maitemindua dagoena. Iñasik ez dezan buka Carlosen eskuetan, Martinek bere adiskide Bautista Urbiderekin ezkonaraziko du. Ezkonberriak Iparraldera aldatuko dira, eta hortik aurrera Bautistak eta Martinek zernahi abentura biziko dituzte.

Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Argia konpainiaren ikuskizun honek abiapuntutzat hartzen du euskal literaturako klasiko handienetako bat, Pio Barojaren "Zalakain abenturazalea" eleberria. Dantzariak eta musikariak eskuz esku ari dira Ander Lipus eta Harkaitz Canorekin, literatura eta antzerkia estilo aurreklasikoko dantza-molde batekin txirikordatuz, gure herri kulturaren berrirakurketa proposatu asmoz. Dantza, jolasa, musika, abestia… adierazpide guztiak uztarturik agertzen dituen ikuskizuna.

Arriaga antzokian estreinatua, 2017ko azaroan. 

Harkaitz Cano
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia on bat eskaintzeko.

Hauek webguneak funtzionatzeko beharrezkoak diren cookieak barne hartzen dituzte, baita helburu estatistiko anonimoetarako, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko edo eduki pertsonalizatua bistaratzeko soilik erabiltzen diren beste batzuk ere. Zuk erabaki dezakezu zein kategoria onartu nahi dituzun. Kontuan izan, zure ezarpenen arabera, webguneko funtzio batzuk balitekeela erabilgarri ez egotea.

Zure cookie-n lehentasunak gorde dira.