Sormenaren kontra

21 de Mayo 2016

“Kontraesanak sortu izan dizkit inork ni poetatzat jotzeak;/ baldin eta Robert Lowell poeta bada, nik ez dut poeta izan nahi;/ baldin eta Robert Frost poeta bazen, nik ez dut poeta izan nahi;/ Sokrates poeta bazen, aldiz, prest nengoke birritan pentsatzeko”. David Antinen hitz horiekin hasten da Kenneth Goldsmithen Uncreative Writing (Escritura no-creativa, Caja Negra, 2015), idazle ofizioari angelu askotatik begiratzen dion saiakera. Goldsmithen aburuz, “sormena” bera baino garrantzitsuagoak dira transmisioa eta elkarrizketa, eta, mamia sortzeari baino gehiago erreparatu beharko genioke testuinguruari. “Kontestua da eduki berria”, dio Goldsmithek. Moztu eta itsatsi. Jarri eta kendu. Birziklatze estrategiak, finean, Douglas Houebler artista kontzeptualak 1969an idatzitakoari jarraiki: “Munduan bada jada aski objektu interesgarri, ez dut nik berririk... Leer más

DFW, ozeanoetan zarena

27 de Febrero 2016

Turisten itsasontzi batean sartu eta zazpi gaueko bidaldi karibearra egitera gonbidatu zuen Harper´s aldizkariak David Foster Wallace, kronika baten truke. Kronika luzatu egin zitzaion, ordea, eta enkarguz egindako lana behar zuena bere liburu estimatuenetakoa bihurtu zen. Pasazaite argitaletxearen ekimenez eta Danele Sarriugartek trebeki itzulia, euskaraz irakur dezakegu orain Sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez dibertigarri bat. Bai luzeragatik eta baita gaiari heltzeko moduagatik ere, gure artean landu ez den muturreko kazetaritza ariketa subjektibotzat har daiteke lan hau; edo bisitatzen dituen lekuei buruz hitz erdirik ere esaten ez duen bidaia-literatura diletantearen adartzat. Esperientziaren literatura: norbere burua leku deseroso batean ipiniz gero sortzen den talka diaristikoa, nobela bat bezala irakurtzen dena.

  DFWen begirada beti da kritikoa:... Leer más

Izotzaren gordelekuetan barrena

16 de Enero 2016

Mendiko materialez inguraturik topa dezakezun liburu horietako baten traza du, azalari erreparatuta, Juanra Madariagaren “Espedizioa” liburuak. Engainagarria da, ordea, egileak berak Shisha Pangma irrikatuari ateratako argazkia. Hau literatura da, eta ez nolanahikoa. Izan ere, alpinista izateaz gain, poeta bikaina ere bada Juanra Madariaga. Soslai berezia? Ez hainbeste: asko izan dira espedizioetan liburu kuttunak bidaide izan dituztenak. George Malloryk, Virginia Woolfen “Bidaiaren amaiera” eraman zuen Everestera 1924ko espedizioan; Fritz Luchsingerrek, Rilkeren “Duiniar elegiak” 1983an Shisha Pangmara. Madariagak, Unai Elorriagaren “SPrako tranbia” hautatu zuen mendi berbererako, bai eta gailurrean pasarte bat bozgora irakurri ere. Testuingurua zer den, hitzen pisua eta zentzua aldatu egiten da altueraren arabera. Horra, muturreko... Leer más

Bilbao-Donostia-Bilbao

19 de Diciembre 2015

Hirigintzari buruz mintzatzen garenean gutxitan aipatzen ditugu ordutegiak. Badira, jakina, salbuespenak, igande eta jai egunetan saltokiak zabaltzeko balizko aukeraren harira sortutako eztabaida, horren lekuko. Ez da gutxiagorako: ez ote dira gure ohiturak eta hiri baten eitea eta giroa zizelkatzeko garaian, arkitektura bera bezain garrantzitsuak ordutegiak? Irisgarritasunaren gainean hainbeste hitz egiten den garaiotan, sarri ahazten dugu irisgarritasuna sustatu edo ezeztatzeko lehen modua –eta merkeena–ordutegiak direla. Barka pellokeria, baina, nola sartu eraikin batera, antzoki batera, taberna batera, ordutegiz at heldu garelako hura itxita badago? Nola zapuzten gaituen, antzezlan batera berandu iritsi edo oporretako azken egunean turista bezala gehien maite dugun museora heldutakoan kristalaz bestalde ITXITA txarteltxoa zintzilik topatzeak. Txikitatik ohitzen... Leer más