Askatasunaren kalabazak

13 de Mayo 2017

1985ean ikusiko nuen estreinako aldiz Kalabaza tripontzia Lasarte-Oriako Teodosio zineman (gaur egun Manuel Lekuona Kultur Etxea). Urtean behin edo bitan baino errepikatzen ez zen ezohiko festa zen ikastolako ordutegiari muzin egin eta Teodosiora joate hura –leku berean ezagutuko nuen gure belaunaldiari arrasto sakona utzi zion aparteko mimo horren lana ere: Peter Roberts–. Lepo bete genuen ikastolako umeok aretoa gertakari miresgarri haren lekuko izateko. Hamar urte baino ez geneuzkan eta euskaraz ekoitzitako luzemetrai animatu bat ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Hala adierazi zitzaigun eta hala genuen barneratu: pribilegiatuak ginen, zerbait garrantzitsua ikustera gindoazen. Gure mundu globalizatu honetan, noiz sentitzen ote du gaur haur batek euskara zirrara batekin lotzen duen zerbaiten lekuko pribilegiatu dela? Zenbat bider urtean? Nekeza egiten zait... Leer más

Ponte en tu tarta

26 de Noviembre 2016

Moyua plazako armarri frankistari arranoa kendu-ez-kendu eztabaida ez da berria. Behin kentzen hasita, jakina, erauzketa nork ordaindu behar duen ebaztea izaten da kontua,  eta kasu honetan Espainiako Gobernuaren aurrekontuen barruan sartu behar ei dira lanak (ironikoa litzateke Espainiako Ogasun Agentziaren egoitza izanik euskal erakundeak arduratu behar izatea harrapakariaz, egia esan). Kultura Ministerioko teknikarien txostena aipatzen duen albistea irakurrita, armarri bat kentzeaz baino, laparoskopia bidez tumore bat erasotzeaz ari garela lirudike: “ikurraren zati batzuk kentzea iruditu zaie aukera egingarri bakarra. Ziur ez dauden arren, uste dute elkarri lotutako zatiek osatzen dutela eskultura. Hala, armarriaren inguruan dagoen San Joanen arranoa kenduko dute: goiko aldetik burua, alboetatik atzaparrak, eta behetik buztana. Koroa ere kenduko diote, ez delako... Leer más

Beltzaren koloreak

06 de Noviembre 2016

Izan gaitezen errealista: duela zortzi urte Obama presidente egin zuten arrazoietako bat Frank Shepard Fairey (aka Obey) artistaren irudi serigrafiatua izan zen. Che Guevarari Kordak ateratako erretratua gogoan, grafiti espraiagarri bihurtu zuen. Plantila hura AEBetako banderaren koloreekin zipriztindu eta Hope hitza jarri zion gero azpian. Hiruehun mila eranskailu eta milioi erdi poster inprimatu zituen bere kasa (hala dio artistak, “bere kasa” egin zuela), gerora nazkatzeraino errepikatu eta parodiatu den irudi presidentziala eraikitzeko. Sutautsa bezala hedatu zen irudi hura kamiseta, txapa eta abarretan. Horratx, Obamaren paradoxa tragikoa: hautatu bitartean jo zuela goia. Presidentegai beltz batek 2008an lor zezakeen gauzarik handiena esklabuek eraikitako Etxe Zurira iristea zen, sinbolo bilakatzea. Eta lortu egin zuen.

Maitagarrien ipuin bat? Gauza jakina da... Leer más

Sormenaren kontra

21 de Mayo 2016

“Kontraesanak sortu izan dizkit inork ni poetatzat jotzeak;/ baldin eta Robert Lowell poeta bada, nik ez dut poeta izan nahi;/ baldin eta Robert Frost poeta bazen, nik ez dut poeta izan nahi;/ Sokrates poeta bazen, aldiz, prest nengoke birritan pentsatzeko”. David Antinen hitz horiekin hasten da Kenneth Goldsmithen Uncreative Writing (Escritura no-creativa, Caja Negra, 2015), idazle ofizioari angelu askotatik begiratzen dion saiakera. Goldsmithen aburuz, “sormena” bera baino garrantzitsuagoak dira transmisioa eta elkarrizketa, eta, mamia sortzeari baino gehiago erreparatu beharko genioke testuinguruari. “Kontestua da eduki berria”, dio Goldsmithek. Moztu eta itsatsi. Jarri eta kendu. Birziklatze estrategiak, finean, Douglas Houebler artista kontzeptualak 1969an idatzitakoari jarraiki: “Munduan bada jada aski objektu interesgarri, ez dut nik berririk... Leer más